Aurkezpena

Tratu onak: denen eskubideak zainduz

“Tratu onak: denen eskubideak zainduz” programa hezkuntza-inguruneetan erabiltzeko dago pentsatua. Eskubide eta erantzukizunen etikaren aldeko baliabideak ematen ditu, bortxarik gabeko komunikaziorako estrategiak bultzatuz, eta hiru multzotan egituratzen ditu edukiak; hiruren buruan, tratu onen dekalogo bat dator, ikasleek proposaturikoa.

Programa Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta hitzarmendunetako hainbat irakasleren gogoari esker jarri ahal izan da martxan, beren geletako ateak zabaldu baitizkigute. Proposaturiko materialak abiapuntu izatea nahi genuke, hortik aurrera kasuan kasuko testuinguruei egokitzen zaizkien jarduera berriak hautatu eta eraikitzeko.