• Hemen zaude
  • » Hasiera
  • » Baliabideak

Baliabideak

Atal honetan, hezkuntza-baliabideen askotariko sorta bat aurkituko duzu, gizarte-, pertsona- eta hiritar-hezkuntzaren esparruan lan egiteko. Baliabideok hiru eremu nagusitan egituratu dira, hirurak ere oso lotuak elkarrekin: garapen soziopertsonalerako baliabideen eremua; eskubideen, erantzukizunen eta parte-hartze demokratikoaren hezkuntzarako baliabideen eremua; eta berdintasunerako eta aniztasunarekiko tolerantziarako hezkuntzaren eremua.

Hiru baliabide-eremu horietako bakoitzean, gai horien inguruko ideia praktikoak, esperientziak, hezkuntza-zerbitzuak eta behategiak bildu dira, bai eta estrategiak, gidak, interbentzio-programak eta material didaktikoak ere. Aukera sorta zabala duzu hor; baliagarri gerta dakizuke jakiteko nola lantzen diren “gizarte- eta hiritar-hezkuntza”rekin zerikusia duten alderdiak. Gaiak hizkuntza jakin batean hauta ditzakezu, jakiteko zer baliabide dauden eskuragarri hizkuntza horretan, baina ikus dezakezu zer baliabide dauden eskuragarri hizkuntza guztietan ere.