Gu

“Edubutic” ikerketa-taldeko kideok, Mª Angeles de la Caba Collado eta Rafael López Atxurra, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle gara Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak Sailean) eta Donostiako Irakasle Eskolan (Gizarte Zientzien Didaktika Sailean), hurrenez hurren.

Webaren atal honetan, Edubutic taldeak “Gizarte eta Hiritar Hezkuntza”rekin zerikusia duten gaiei buruz jorratu dituen ikerkuntza-ildo batzuk eta argitaratu dituen lan akademikoen berri aurki dezakezu. Gero, webaren beste ataletan, loturak, baliabideak, tresnak, esperientziak eta informazioa aurkituko dituzu; batzuk hezkuntza-erakundeek garatu dituzte, eta beste batzuk gai horietan interesa duten gizarte- eta hezkuntza-talde eta eragileek.