Beste etorkizun batzuetarako hezten mundu global eta kulturanitz batean

Orri honek hezkuntzako hainbat esperientzia eta ikerlan ezagutarazteko plataforma bat izan nahi luke; hain zuzen ere, gaitasun intelektual, sozial, emozional eta etikoak garatzeko helburua duten esperientzia eta ikerlanak, behar-beharrezkoak baititugu halakoak mundu global eta multikultural batean balio demokratikoak oinarri hartuta bizitzeko; izan ere, horixe da gizarterako, pertsonaren eta hiritarraren hezkuntza (gphh) deritzanaren helburu nagusia.

Ezer baino lehen “EDUBUTIC” ikerkuntza-taldeak ―ondo tratatzeko, berdintasunerako eta hiritartasunerako hezkuntza― txoko bat sortu nahi du sarean, nahi duenak bertan aurki ditzan “baliabideak” (estrategiak, esperientziak, gidak, behatokiak, planak, programak, hezkuntza-zerbitzuak), eta “lanabesak” (eztabaidak, dinamikak, jolasak, dramatizazioak, simulazioak, elkarrizketak, ahozko historia, irudiak, narrazioak, bideoak), baliagarri izan daitezkeenak denak ere hainbat esparrutan (eskolan, familian, komunitatean, lanean) egin beharreko hezkuntza-zereginean. Aurkezten ditugun baliabide eta lanabesak hiru ardatz nagusiren inguruan antolatu eta egituratu dira.

  1. Garapen soziopertsonala (autoestimua, autonomia, garapen emozionala, pertsonarteko harremanetarako trebetasunak, balioak, oroimen pertsonala).
  2. Eskubideak, erantzukizunak eta parte-hartze demokratikoa (honako trebetasun hauek: hiritartasuna, elkarbizitza, lankidetza, gatazken konponbide bortxarik gabea eta oroimen historiko-soziala).
  3. Berdintasuna eta aniztasuna (generoa, inklusioa, kulturartekotasuna, kultura-oroimena).

Horrez gainera, orriak “zeure esperientzia” kontatzeko aukera ematen du, sarean partekatzeko, albiste eta gertaerei buruzko “informazioa” jasotzeko edota, “esteken” bitartez, irispidea izateko gai horiekin zerikusia duten beste orri interesgarri batzuetara.