Autonomia eta Tratu Onak

Lan akademikoak

EDUBUTIC taldea, “Hezkuntza, Kultura eta Gizartea” izeneko Prestakuntza eta Ikerketa Unitatearen partaidea -Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU-, “Autonomia, Tratu Onak eta Hiritartasunerako Hezkuntza generoaren ikuspegitik” egitasmoa bultzatzeko sortu zen, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak diruz lagundua (EDU 2008-01478/EDUC- Estatuaren dirulaguntzen 2008ko deialdia I+G egitasmoentzat), bai eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ere (IT 427-10- Euskadiko unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerei laguntzeko deialdia), hiru helburu zituela.

Batetik, ikasleek, familiek eta hezitzaileek autonomiaz eta nork bere burua eta besteak zaintzeaz dituzten ikusmoldeak arakatzea.

Bestetik, eskolan berdinen arteko erasoei aurrea hartzeko eta aurre egiteko interbentzio-programa bat diseinatzea eta ebaluatzea.

Azkenik, web-orri bat dinamizatzea, arlo horietan egiten diren ekarpenak sareratzeko.